Erro 3

3ren erroa unitatearen tamaina duen hexagono erregular baten plano paraleloen arteko distantzia da.

Erro 3 bere buruaz biderkatuz gero hiru emaitza ematen duen zenbaki erreal bat da. Zeinuz honela adierazten da:

Bere balioa hamar zifra dezimalekin 1,7320508075 da, baina zenbaki irrazional bat da eta, beraz, dezimal kopuru infinitua du. Batzuetan Teodoreren konstante gisa ere ezagutzen da, Zireneko Teodororen omenez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy